Erabiltzailearen Kontu Egokitzaketa

Oharra: Sistemako arduradunaren kontua eta hitz-ezkutua (pasahitza) zehaztea ezarketako urrats garrantzitsuenetariko bat da. Zure sistemako arduradunaren kontuak programa sortak ezartzen edo eta eguneratzen (baita RPM egiturakoak ere) uzten bait dizu, eta nola ez, sistemaren zuzenketa eta konponketak egiteko ere erabat beharrezkoa da. Sisteman arduradun bezala sartzeak (loggin) berarengain erabateko kontrola eskeintzen dizu, eta hau oso bide ahaltsua izaten da.

Ohartu zaitez sistemako arduradunaren kontua berau zaintzeko bakarrik erabili behar izaten dela. Ordenagailuaren beste erabilkera motentzako, hau da, eguneroko (eta ohizko) lanak egiteko beste kontu bat sortu: erabiltzaile arrunt baten kontua, alegia. Une batean larrialdiko zerbait egin behar baduzu, su - agindua erabil dezakezu, sistemako arduradun bihurtuz. Arau ttipi hauek zure sisteman agindu oker batek edo anka sartze batek sor dezakeen galerak murrizten bait dute.

Sistemako Arduradunaren (root) hitz-ezkutua (pasahitza, 'password') idatzi. Hitz-ezkutuak gutxienez sei hizki (ikur) eduki behar ditu. Eskatzen den tokian hitz-ezkutua berriro idatzi. Honela, idatzitako bi hitz-ezkutuak bat datozela ziurtatuko da, eta orduan bakarrik Hurrengoa botoitxoa erabilgarria izango da.

Sistemako arduradunaren hitz ezkutua zuren buruan gogoratzekoa egin, baina ez ezazu beste edonork erraz asma dezakeen hitz ezkutua sortu. Sortu berri dituzun hitz ezkutuak, bai sistemako arduradunarena bai beste erabiltzaileena ez ezazu orrietan idatzi.

Ondoren, erabiltzaile arrunt baten kontua sortu.

Erabiltzailearen kontuaren izena idatzi. Kontu horrentzako hitz-ezkutua idatzi, ondoren berriz idatziz (hitzezkutua) egiazta ezazu. Amaitzeko, erabiltzailearen izen abizenak e.a. idatzi eta Gehitu zaztatu. Idatzitako ezaugarri hauek erabiltzailearen kontuen zerrendan gehitua izango da.

Beste erabiltzaile bat gehitzeko Berria hautatu eta beharrezkoa den lekuetan berari buruzko ezaugarriak idatzi. Erabiltzailearen ezaugarriak idatzi orduko, zerrendan gehitzeko Gehitu botoitxoa zaztatu.

Argitatu botoitxoak sortu berri duzun erabiltzailearen ezaugarriak aldatzeko aukera eskeintzen dizu. Ezabatu botoitxoak aldiz zehaztutako erabiltzailearen kontua ezabatuko du.