Sareko hitz-ezkutuak ez badituzu egokitu nahi, hurrengo atalera lasai asko joan zaitezke. Azalpen edo laguntza gehiago behar izan ezkero, sareko arduradunarekin harremanetan jarri zatiez, hark lagunduko bait dizu.
NIS erako hitz-ezkutu bat egokitzen ez bazara ari, orduan MD5 eta shadow hitz-ezkutu aukerak hautatuak egongo dira. Sistemaren ziurtasuna handitzeko asmoz, bikote hori hautatuta edukitzea aholkatzen da.
MD5 Hitz-Ezkutuak -- ohizko 8 edo hizki gutxiagoko hizt-ezkutuen ordez, 256 hizkitako (ikur) hitz-ezkutu bat erabiltzeko gaitasuna eskeintzen du.
Ilunpeko Hitz-ezkutua Erabili, hauek hitz-ezkutuak babesean gordeta edukitzeko bide ziurrak eskeintzen dute. Hitz-ezkutuak gordetzen diren fitxategia /etc/passwd beste /etc/shadow fitxategiagaitik ordezkatua izango da, eta sistemako arduradunak bakarrik irakur dezake.
NIS baimendu -- honek NIS (Network Information Service) motako sare bateko ordenagailu multzoa hitz-ezkutu eta erabiltzaileen taldeen fitxategi berdinarekin erabiltzen uzten du. Bi gauza bete behar dira:
Oharra:NIS aukera egokitzeko NIS motako sare batetara elkarlotuta egon behar du. Honetaz ziur ez bazaude, sareko arduradunarekin hitzegin.
NIS Jabetza -- aukera honek zure ordenagailua zein jabetza edo ordenagailu taldetakoa den zehazten du.
NIS Zerbitzaria -- aukera honek zure ordenagailuak sarean zehar zein NIS zerbitzariren menpe dagoen galdetzen ibili beharrean NIS zerbitzari zehatz bat erabiltzera bultzatzen du.
LDAP Baimendu -- Zure antolaketaren barnean dauden informazio mota batzuen sendoketa dakar. Adibidez, zure antolaketako erabiltzaileen zerrenda ezberdin guztiak LDAP direktorio batean baturatu daitezke. LDAP-ri buruzko berri gehiago Red Hat Linux-eko Erreferentzi Aitzindaria -ean aurkitu ahal izango duzu. Hemen hiru aukera eskeintzen zaizkizu:
LDAP Zerbitzaria -- aukera honek LDAP agiritegia (protokoloa) erabiltzen duen zerbitzari batekin bateratzen uzten dizu.
LDAP Base DN -- aukera honek erabiltzaileen informazioa beraien izwen adeitsuengatik (Distinguished Name edo 'DN') bilatzen uzten dizu.
TLS erabili Garraio Mailako Ziurtasuna edo (Transport Layer Security, TLS) bilatu -- aukera honek egiaztaketaren aurretik LDAP batek beste LDAP zerbitzari bati erabiltzaileen izen eta hitz ezkutuak izkut-idazkeran (enkriptatuak) bidaltzen uzten du.
Kerberos Baimendu -- Kerberos sareko egiaztaketa zerbitzua eskeintzen duen sistema ziur bat da. Kerberos-i buruzko gehiago jakiteko, Red Hat Linux-eko Erreferentzi Aitzindaria irakurri. Honek hiru aukera ditu:
Arima -- aukera honek Kerberos erabiltzen duen sare batera, KDC izenarekin ezagunak diren zerbitzari bat edo gehiagok osatutakoa (eta bezero kopuru ahalmen izugarriarekin), sartzen uzten dizu.
KDC -- aukera honek Giltza Banaketa Gunera, edo Key Distribution Center (KDC), sartzen uzten zaitu. KDC Kerberos-en txartel (edo tiketa) banatzen duen ordenagailu bat da, nahiz eta batzuetan Ticket Granting Server edo TGS izenagatik deitua izan.
Admin. Zerbitzaria -- aukera honek kadmind burutzen duen zerbitzari batera sartzen uzten dizu.