Hemen zure disko gogorra fdisk erabiliz zatika dezakezu.
Laguntza lortzeko aginduen geruzan (shell) m idatzi eta erabil dezakezun agindu ezberdinen zerrenda bat azalduko zaizu.
Agindu batzuen azalpen ttipi bat, sarrera gisa:
n, disko zati berri bat gehitzen du.
d, disko zati bat ezabatzen du.
p, disko zatien taula aurkezten du.
l, disko zati ezagunen zerrenda bat aurkezten du.
w, disko gogorrean disko zatien taula idatzi eta fdisk-tik irteten du. Beraz, aldaketak gordetzen ditu.
q, aldaketak egin gabe irteten du.