Ezarketa oso bat edo eguneraketa bat egitea nahi duzun hautatu.
Ezarketa osoa egiteko, hautatu dituzun disko-zatien edukin guztia ezabatuko da. Beraz, arduraz eta argi ibiltzea komeni zaizu.
Eguneraketa batek berriz, aurrez Red Hat Linux sistemako datuak edukitzen jarraituko du.
Ezarketa oso bat egitea nahi izan ezkero, ezarketa mota hautatu beharko duzu. Hauek dituzu aukerak: Lantokia, Zerbitzaria, Esku-Ordenagailua edo Norberekatua.
Euskeratzailearen Oharra: Orain arte, hainbat lekutan lanestazioa hitza 'workstation' bezala erabilia izan da, laguntza honetan ordea 'lantokia' hitzari garrantzi gehiago ematen zaio. Bestalde, 'Norberekatua' hitzak erabiltzaile berak (zuk zeuk) aukeratutako ezaugarriekin osatutako sistema bat da. Hots, zuk hartu beharko dituzula zehaztasun askori buruzko galderen erabakiak, eta ondorioz zuri egokitutako sistema bat ezarriko dela.
Hobekien datorkizun ezarketa motari buruz zalantzan bazaude, datozen lerroak arreta handiz irakurri.
Oharra: Hor azpian azaldutako ezarketa motei gehituz, Red Hat Linux-ek iadanik badagoen FAT (DOS/Windows) egituradun disko zati batean ezar dezake. "Disko zatiketarik gabeko" ezarketa hau, disko zatiketaren pantailan, Disk Druid disko zatitzailea (tresna, programa) erabiltzean DOS egiturako disko zati bat / bezala ezartzerakoan gertatzen da. Honek, lantoki ezarketa motan gertatzen den disko ezabaketa ezerezten du.
Lantoki ezarketa motak X Window Sistema jar dezake eta zuk aukeratutako idazmahai kudeatzailea(k). Lantoki motako ezarketa batek disko gogor guztietan agertzen diren Linux-eko disko zati guztiak ezabatuko ditu (eta zatitugabeko diskoko leku huts guztia erabiliko du). Linux motakoak ez diren beste Sistema Eragile guztiak egoten jarraituko dute, ez dira ezabatuak izango. Eta behin ezarketa amaitutakoan, Red Hat Linux-en gain, beste sistema eragileak abiareazteko aukera izango duzu.
Linux-ean oinarritutako zerbitzari bat ezartzea nahi baduzu, eta sistema egokitzen denbora galtzerik ez baduzu nahi, Zerbitzaritza motako ezarketa bat egokiena izango litzateke. Zerbitzaritza motatako ezarketa batek disko GUZTIETAKO disko-zati GUZTIAK ezabatzen ditu (bai, bai, disko gogor denak garbi garbi uzten ditu). Beraz, disko gogor GUZTIETAKO edukinak ezabatzeak ez ba dizu arduratzen, orduan bakarrik ezarketa mota hau aukeratu.. Honek zera esanahi du, nahiz eta beste sistema eragiletako disko zatiak aurkitu, hauek ere ezabatuak izango direla. Disko gogor GUZTIAK (DENAK) ezabatuak izango dira. Eta ez gara adar jotzen ari! Argi ibili beraz.
Esku-Ordenagailu ezarketa motak X Window Sistema jar dezake eta zuk aukeratutako lanmahai kudeatzailea(k). Esku-Ordenagailu ezarketa mota bat lantoki ezarketaren oso antzekoa da, bestalde, esku-ordenagailu motakoan PCMCIA onartzeko (edo jasateko) prestatua dago. Esku-Ordenagailu motako ezarketa batek disko gogor guztietan agertzen diren Linux-eko disko zati guztiak ezabatuko ditu (eta zatitugabeko diskoko leku huts guztia erabiliko du). Linux motakoak ez diren beste Sistema Eragile guztiak egoten jarraituko dute, ez dira ezabatuak izango. Eta behin ezarketa amaitutakoan, Red Hat Linux-en gain, beste sistema eragileak abiareazteko aukera izango duzu.
Bakarrik Norberekatutako ezarketa motak erabateko malgutasun neurria eskein dezake. Beronen ezarketan zuk erabakitzen duzu disko gogorra nola eta zein eratan zatikatua izan behar duen. Ezarri beharreko sortei buruzko ardura osoa (kontrola) zure esku dago. Zure sistema abiatzeko LILO errabiltzea nahi al duzun edo ez zure eskuetan dago. Linux arloan aditua ez bazara, Norberari Egokitutako ezarketa mota ez zenduke hautatu behar (adituentzako bakarrik aholkatzen bait da).
Ezarketa moten Norberekatua, Lantokia (Lanestazioa) edo Zerbitzaritza arteko ezberdintasun gehiagoren berri Red Hat Linux-eko Ezarketa Aitzindaria ikusi.