Hizkuntza bat hautatu beharra daukazu jatorrizko hizkuntza izan dadin. Jatorrizko hizkuntza zure Red Hat Linux sistema ezarritakoan bertan erabiliko den hizkuntza izango da. Beste hizkuntza batzuek ezartzea erabaki baduzu, ezarketaren ondoren zure jatorrizko hizkuntza jar dezakezu.
Zure sisteman hizkuntza bakarra erabiltzeko asmoa badaukazu, hizkuntza hori bakarrik hautatuz disko gogorreko hainbat leku aurreztu ahal izango duzu. Zuk ezarketan zehar erabiltzea hautatu duzun hizkuntza hori izango da jatorrizkoa eta ezartzeko aholkatutakoa. Dena den, hizkuntza bakar bat hautatu ezkero, Red Hat Linux ezarri ondoren erabil ahal izango duzun hizkuntza bakarra izango da.
Red Hat Linux-ek hainbat hizkuntza ezar eta onar ditzake. Zure sistema hizkuntza bat baino gehiago erabiltze arren, ezarri beharreko hizkuntza horiek hautatu, edo bestela hizkuntza guztiak hautatu eta honela zure Red Hat Linux sisteman hizkuntza guztiak erabiltzeko aukera edukiko duzu.
Garbitu botoitxoa zaztatu zure hautaketak ezeztatzeko. Hau egin ezkero, jatorrizko hizkuntza berreskuratuko du eta zuk hautatu izan bazenu bezala erabiliko du ezarketa honetan.