LILO-ren Egokitzaketa

Ordenagailua piztutakoan Red Hat Linux abiatzeko LILO (LInux LOader) programa erabiltzen da. Beste sistema eragile batzuk abiatzeko ere gai da. Adibidez, Windows 9x. Atal honetan LILO ezartzea nahi al duzun edo ez erabakitzen da, baiezko erantzunean berau egokituz.

Abiatze Disketea Sortu: LILO-rik edo LILO diskoko MBR-an ez bada ezartzen, orduan abiatzeko diskete bat sortu behar da.

LILO-rik Ez Ezarri: Programa hau disko gogorrean kopiatzerik ez baduzu nahi, LILO ez ezartzea hautatu dezakezu. Adibidez, bi disko gogor dauzkazu, bakoitzean sistema eragile ezberdin batekin, LILO erabili beharrean abiatze diskete bat erabiltzea aukeratu dezakezu.

LILO ezartzeko, zein lekutan ezarri behar den aukeratu behar duzu. Ordenagailuak Red Hat Linux bakarrik erabili behar badu, disko gogorreko hasierako sektorean (Master Boot Record, MBR) hautatu beharko duzu. Bestalde, ordenagailuan Windows 95/98 eta Red Hat Linux sistemek disko gogor berdinean banatuta badaude, baita ere MBR sektorean LILO ezarri beharko duzu.

Windows NT ezartzen ari bazara (eta LILO ezartzeko gogoa eduki ezkero) LILO disko zatiaren hasierako sektorean ezarri beharko duzu. Abiatzeko diskete bat ere sortu beharko duzu, bestela ezin izango bait duzu Linux abiarazi.

Inolaz ere LILO-rik ezartzea ez baduzu nahi, Red Hat Linux abiarazteko asmoz abiatze diskete bat sortu beharrean aurkituko zara.

Zure ordenagailuak disko gogorra LBA eran irakurtzen(idazten) badu Lerro Era Erabili laukitxoan zotz bat ezarri iezaiozu.

LILO tresnan abiatze aukerak gehitzeko, huneko (kernel) parametru atalean idatzi behar da. Sistema abiatzen den bakoitzean hor idatzitakoak Linux-eko hunari emango zaio.

Abiatze Txartela: Disko zati abiakor bakoitza txartel batekin zerrendatua agertzen da. Beste sistema eragileek erabiltzen dituzten disko zatiak ere zerrendatzen dira. Beste disko zatiren bat abiakor ezartzea nahi izan ezkero, berorren gainenan zaztada bikoitzaz jo.