X-en Egokitzaketa

Zure pantailari hobekien datorkion egokitzaketa zehazteko helburuarekin, ezarketa tresnak daukazun monitore mota ezagutzen saiatuko da. Ezezaguna gertatu ezkero, zure monitorearen gaitasunei gehien hurbiltzen zaion zerrendaturiko bat hautatu.

Monitorea egokitzeko beronen zeharkako eta goitibeherako maiztasun mugak idatzi. Berauen balioak monitorearen eskuliburuan aurkitu ahal izango dituzu. Balio hauek idaztean adi ibili. Bere mugetatik kanpo dauden balioak sartzerakoan, monitorea izurratu egin bait daiteke. Eskuliburuko balioak monitore zerrendan agertzen direnetatik at gelditzen badira eta zuzenak izan ezkero bakarrik idatzi. Berriz diogu, argi ibili.

Hautatu dituzun balioak okerrak direlakoan bazaude, Jatorrizko balioak berreskuratu botoitxoan zaztada bat eman, eta horrela, frogatutako aholkuen balioetara itzuliko da.