Xaguaren Egokitzaketa

Zure ordenagailuak duen xagu mota zuzena zehaztu.

PS/2 edo 'serie' motako xagua daukazu? (Oharra: xaguaren lokarriaren muturra borobila bada orduan PS/2 erako xagua da; laukiluze itxurakoa izan ezkero berriz 'serie' motakoa da).

Pantailako eskubialdean agertuko zaizun zerrendatik ordenagailuan erabiltzen duzun xagu zehatza hautatu. Xaguaren parekorik ez bada agertzen, zurearenarekin bat gehien egiten duen huraxe hautatu. Beste edozein egoeratan, eredu orokorra aukeratu.

'Serie'-ko xagu bat erabiltzen baduzu, tramankulu mota eta lotuta dagoen kaiaren (portua) izena zehaztu beharko duzu.

X Window lehio sistemak xaguaren hiru botoiak erabiltzeko gaitasuna dauka. Bi botoidun xagua badekozu Red Hat Linux erdiko botoiaren antzezketa (emulaketa) egin dezake.

Bi botoidun xagua eduki ezkero 3 Botoi Antzeztu baieztatu. Aukera hau egokitu ostean bi botoiak batera zapaltzeak erdiko botoia bezala landuko du.