Sarearen Egokitzaketa

Zure ordenagailuak sareko xaflaren (network card) bat eduki ezkero, sareari buruzko ezaugarriak arlo honetan egokitzeko aukera izango duzu. Bestela, arlo hau alde batera utzi eta aurrera jarraitzeko Hurrengoa botoitxoa zapaldu.

Daukazun sareko xafla mota, eta DCHP erabiliz, egokitzea nahi al duzun hautatu. Hainbat sareko tramankulu eduki ezkero, bakoitzak pantaila batetan berari buruzko egokitzaketaren azalpena edukiko du. Pantaila batetik bestera joan zaitezke, adibidez eth0 eta eth1; idatzitako ezaugarriak tramankulu bakoitzari egokitutakoa izango da. Sistema abiatzean sare tramankuluak piztutzeko Abiatzerakoan Piztu hautatu.

Bezero bezala DHCP ezin baduzu erabili edo honi buruzko aztarranik ez badaukazu, sareko arduradunari galde iezaiozu.

Beharrezkoa den kasuan, IP helbidea, sareko mozorroa, sareko helbidea eta hedapena (broadcast) zenbakia idatz itzazu. Ezaugarri hauetariko bat ezezaguna egiten bazaizu, sareko arduradunarengana jo.

Zure sistemari izentxo bat eman. Izenik ez badiozu emoten, «localhost» bezala ezagutua izango da.

Azkenik, atebide (edo pasabide, gateway), DNS-ko lehen, bigarren eta (egon ezkero) hirugarren zerbitzarien IP helbideak idatzi.