Disko Zatiak

Red Hat Linux zein disko zatitan ezartzea nahi duzun hautatu.

Gogoratu: Disko zati gabeko ezarketa bat egitea nahi baduzu DOS/Windows-eko disko zati bat hautatu behar duzu erro (/) zati bezala. Ezarketa hau zein FAT egiturako disko zatitan ezarri behar den xaguagaz hautatu. Behin zati hori argitutakoan (beste kolore bategaz) / (erroa/root) zatiaren loturagunea jartzeko Argitatu botoitxoa zaztatu. Amaitutakoan Onartu zapaldu. Baieztaketaren ondoren, erro (/) fitxategitzarako eta trukagunearentzako zein neurritako lekua behar duzun zehaztu beharko duzu.

Argibide gehiago eta zehatzago Red Hat Linux-eko Ezarketa Aitzindaria-ko Disko Zatirik Gabeko Ezarketak alean aurkituko duzu.

Sistema nola zatikatu buruzkorik ez badakizu Red Hat Linux-eko Ezarketa Aitzindaria eta Red Hat Linux-eko Erreferentzi Aitzindaria atalak ikusi.

Zure diskoak fdisk tresna erabiliz zatikatu badituzu, orain disko zatien loturaguneak (muntaia kokapenak) jarri beharko dituzu. Loturagune bat zehazteko disko zati bat aukeratutakoan Argitatu botoitxoa zapaldu.

Disk Druid tresna erabiltzen ari bazara, disko zatien loturaguneak zehaztu behar dituzu. Agian, baliteke disko zatiren bat edo beste sortu edo ezabatu beharra edukitzea.

Goikaldeko pantailak une honetan disko gogorretan dauden zatiak agertzen ditu. Zati bakoitza bost atalez osatzen da:

Zehaztugabeko Disko Zatiak izeneko ohar batek (disko zati bat edo gehiagoren izenekin batera) Disko Zatiak atalean zehar azaldu daiteke. Honen zergatia hau izan ohi da: disko zatiarentzat behar haina lekurik ez egotea.

Arazo hau konpontzeko bideitxur ezberdinak dauzkagu: Disko zatia behar den haina leku duen beste disko gogor batean jartzea; darabilkigun diskoan sartzeko zatiaren neurria aldatzea; Disko zati hau erabat ezabatzea eta berorrekin ahaztea. Aldaketak Argitatu botoixoaren bitartez edo disko zatia agertzen den lerroaren gainean zaztada bikoitzaz egin daiteke.

Disko Zatien Sorrera

Erdikaldean dagoen botoitxoen lerroak disko zatitzailearen ekintzak bideratzen ditu. Honen bitartez, disko zatiak gehitu, aldatu edo ezabatu daiteke. Hauetaz gain, beste botoitxoek egindako aldaketak egiaztatzeko edo programatik irteteko balio dute.

Disko Egituren Laburpena

Hemen, ordenagailuko diskoen egituraketen laburpen bat azaltzen da. Lerro bakoitzean atal hauek aurki ditzakezu: