Banakako Sortak Hautatzen

Banakako sortak ezartzea erabaki baduzu, berauek hautatzeko unea iritxi zaizu.

Pantailako ezkerraldean programa sorta multzoen zerrenda bat agertzen da. Zerrenda hau zabaldu ezkero eta bertatik direktorio bat hartzerakoan eskumaldean multzo hori osatzen duten sortak azalduko zaizkizu.

Sortak beraien neurriengatik antolatzeko, Neurria (MB)-ren gain zaztada bat eman. Alfabetikoki antolatuta egoteko ordea, Sorta-ren gainean zaztatu.

Sorta bakar bat hautatzeko, beraren alboan dagoen egiaztaketa kutxatxoan zaztada bikoitza (klik bikoitza) jo. Kutxatxoaren gainean hautatuta dagoela esanez, zotz baiezkor bat marraztuko da.

Ezarri aurretik, sortari buruzko laburpena irakurtzeko, beronen izenaren gainean ikututxo bat eman. Pantailaren azpikaldean beroni buruzko laburpena (bere izen eta neurriarekin batera) azalduko zaizu.

Talde baten barnean dauden sorta guztiak hautatu edo hautaketatik kentzeko Taldekide guztiak hautatu edo Taldekide guztiak ez hautatu botoitxoak erabil ditzakezu.