SILO, Sparc-en Abiatzaile Hobetua ("the Sparc Improved LOader"), zure ordenagailuan Red Hat Linux abiarazteko erabiltzen den software-a da. Honek beste sistema eragileak, SunOS eta Solaris bezalakoak, abiarazteko ahalmena dauka. Hemen, SILO nola nahi egokitzea al duzun galdetuko dizu.
Abiatzeko disketea sortu: Inolaz ere SILO ezartzeko asmorik ez badaukazu, edo ziurtasun neurriengatik bestela, abiatzeko diskete bat sortu beharko zenuke. Diskete tramankulurik ez badaukazu aukera hau ezkutuan geldituko da, SMCC-ek ekoiztutako Ultra eduki ezkero, eta orokorrean hauek abiatzeko diskete tramankulurik ez daukate, jatorriz aukera hau erabilkaitza izaten da.
SILO-rik ez ezarri: zure disko gogorrean SILO tresna ezartzerik ez baduzu nahi, beronetaz ahaztea hauta dezakezu (hurrengo hurratsera jauzi ttipi bat eginez). SILO ez ezartzeko beste zergati bat iadanik SILO ezarrita daukazullako izan daiteke, eta bertatik abiatzeko asmoa eduki dezakezu.
SILO ezartzeko, non ezartzea nahi duzun hautatu. Zure sistemak Red Hat Linux bakarrik erabili behar badu, Master Boot Record (disko gogorreko lehen zatiko Abiatze Tangulua, edo blokea). Disko gogor berdin batean SunOS/Solaris eta Red Hat Linux egon ezkero, SILO tresna MBR-an ez ezartzea litekeena da, batizpat SunOS/Solaris disko gogorreko lehen zatian aurkitzen bada.
SILO ez ezartzea hautatu baduzu, mesedez, Red Hat Linux abiarazteko diskete bat sor ezazu.
PROM-eko izenordea sortu: Ezarketa tresnak PROM-eko "linux" izenordea sor dezake, baldin eta PROM-ek onartzen badu, ondorioz PROM agindu lerroan "boot linux" agindua idatziz SILO abiatzailean abia zaitezke.
PROM abiagailuan Linux jatorrizkotzat jarri: Ezarketa tresnak PROM-ek Red Hat Linux-eko ezarketa programa abiaraziko duela ziurta dezake, horretarako PROM-eko "boot-device" edo "boot-from" aukerak zehaztuz.
SILO abiatzeko aginduan jatorrizko aukerak ezartzea nahi izan ezkero, hauek kernel-eko atalean idatz itzazu. Idazten duzun edozein aukera abiatzeko garaian Linux-en kernelari igaroko zaio.
Disko Zati Abiakorra -- Edozein disko zati abiakor zerrendatu eta txartelalin agertuko da, baita beste sistema eragileak erabiltzen dutenak ere. Beste disko zatientzat abiatzeko txartelak gehitzea nahi izan ezkero (edo dauden txartelak aldatzeko asmoz) berau hautatzeko disko zatiarengain zaztada bat eman. Hautatu ondoren abiaketaren txartela alda dezakezu.