Ordutegi Eremuaren Egokitzaketa

Aurkitzen zaren eremu geografikoan kokatuz ordutegiaren zehaztaketa egokitu ahal izango duzu (kokapen geografikoa). UTC (Universal Coordinated Time) zuzenean zehaztuz ere egin dezakezu.

Pantailaren goikaldean bi fitxa ageri dira. Lehenengoan eremu geografikoa zehaztu dezakezu. Azaltzen zaizkizun aukerak hauexek dira: Afrika, Asia, Europa, Hego Amerika, Ipar Amerika eta Pazifikoa.

Mapa elkarreragilean, hiri baten gainean xaguagaz zaztatuz, berau hauta dezakezu. Hautatutako hiriaren gainean gorri koloreko X bat agertuko da.

Zure ordutegi eremua hautatzeko, hirien zerrendan murgildu zaitezke.

Bigarren fitxak UTC-rekiko zehazten uzten dizu. Hautatu daitekeen ordutegi gehigarri ezberdinen zerrenda azaltzen da.

Bi fitxok Ordua GTM oinarriarekin ezarri? baiezteko aukera eskeintzen dute. UTC-ek sistemak, GTM bezala ere aski ezaguna, udarako ordu aldaketa bere kasa zuzen egiteko aukera eskeintzen du. Zure ordenagailuko BIOS-eko ordularia UTC-rekin egokitua badago, hemen baiezko erantzuna eman (bertako ordutegia erabiltzen jardun beharrean).