Ongietorria! Red Hat, Inc.-k argitaratutako Red Hat Linux-eko Ezarketa Aitzindaria-ean ezarketaren ekibidea azaltzen dizu. Ezarketarekin hasi aurretik eskuliburu hori irakurtzeak on egingo dizu.
Eskuliburuaren HTML eta PDF kopiak http://www.redhat.com web gunean aurki ditzakezu. Baita ere, HTML egiturako kopia bat Red Hat Linux-ren CD barruan aurkitu ahal izango duzu.
Ezaugarria: Red Hat Linux-ek "disko zatiketarik gabeko" ezarketa mota bat dauka. Zure sistemak behar haina leku daukan FAT (DOS/Windows) disko zati bat eduki ezkero, zure disko gogorrean zatiketa berririk egin gabe Red Hat Linux ezar dezakezu. Beraien ordanagiluko sistema nahastuta gelditzerik nahi ez duen erabiltzaileentzat, eta Red Hat Linux sistema ikusi (eta dastatzea) nahi dutenentzako aukera bikaina da. Honen berri gehiago ezagutzeko Red Hat Linux-eko Ezarketa Aitzindaria ikusi.
Baldin eta Red Hat Linux Ofizial-eko kopia bat erosi baduzu, gure web gunean harpidetu zaitezke (www.redhat.com/apps/activate/).
Ezarketa egitarekoan bertako aukera ezberdinak hautatzeko xagua erabil dezakezu. Bestalde, ezarketako programaren zehar Tab eta Intro erabiliz hautagaiartean higitu zaitezke.
Pantailaz aldatzeko Hurrengoa eta Aurrekoa botoitxoak erabili itzazu. Informazioa gordetzeko eta hurrengo pantailara joateko Hurrengoa botoitxoa zapaldu. Informazioa aldatubarik aurreko pantailara itzultzeko berriz Aurrekoa botoitxoa zapaldu.
Laguntza lehio hau ezkutatzeko Laguntza Ezkutatu botoitxoa zaztatu.
%RHL; 7.1 -erako hedapen (edo argitarapen) oharrak txozten (edo idazkietan) agertzen diren beste ezaugarri batzuei buruzko gainbegirada bat aurkezten dute. Hedapeneko oharrak ikusteko Oharrak Zabaldu botoitxoan zaztada bat eman ostean pantaila berri bat agertuko zaizu. Itxi botoia zaztatuz hedapen oharrak ezkutatu eta ezarketa programarekin jarraitzen du.
Ezarketa atzera botatzeko Ezarketarako Prestatzen pantailara iritsi aurretik edozein unetan ezeztatu dezakezu. Baina Ezarketarako Prestatzen pantailan Hurrengoa zaztatzen baduzu, sortak ezartzen hasitakoan disko gogorrean idazten hasiko da. Ezarketa pantaila honen aurretik ezerezteko, ordenagailua berpiztu dezakezu (horretarako ordenagailuko berpiztu botoia zapaldu edo Ctrl-Alt-Supr)teklak batera zapaldu ditzakezu.