Norberekatutako Egokitzaketa

X-en Egokitzaketa egiteko monitorearen xehetasuna (erresoluzioa) hautatu. Egokitzaketa Honekin Saiatu botoitxoa ikuttuz berau ongi egokitua al dagoen egiazta dezakezu. Azaltzen zaizun aurkezpena ez bazaizu atsegiten Ez botoitxoa zaztatu eta monitorearen beste xehetasun bat hautatu.

GNOME eta KDE ezarri badituzu, zure jatorrizko idazmahai gunea zein izango den zehaztu dezakezu. Bestela GNOME edo KDE jatorrizko idazmahai bezala aurkeztuko bait dizu.

Zure sistema, Red Hat Linux ezarri ondoren, testu edo era grafiko batean abiaraztea nahi duzun zehaztu dezakezu. Bete behar berezirik ez badaukazu, era grafiko batean abiaraztea aholkatzen da (Windows bezalako gunean). Testu eran abiaraztea hautatzen baduzu agindu geruzaren ohartzailea (prompt) agertuko zaizu (DOS bezalako gunean).